Otsailaren 23a egutegian gorriz borobilduko du batek baino gehiagok, ostiral iluntze-gau horretarako egitarau polita antolatu baitute Zumaiako Mugimendu Feministak eta MEFSST! kolektiboak (Musika Errebolta Feminista). Aurrena, Eterna izeneko dokumentala emango dute Aita Mari aretoan, 20:00etan. Dokumentala
Ondoren, Gaztetxera joango dira, eta Mejillon Tigre taldearen –Eider Adeletxe eta Ane Zubeldia– poesia errezitaldia hasi aurretik, mokadua egiteko tartea izango dute. Borondatearen truke emango dute jan-edana.
Poesia saioa 22:30ean hasiko da, eta haren ondoren, berriz, DJ Balklavak zuzeneko musika eskainiko du 23:30etik aurrera.