Musika, dantza eta antzerki eskolako ikasleak arduratu ziren atzo Inauteriei ongietorria emateaz ZUMB Zumaiako Musika Bandako kideez lagunduta.
Urtero bezala, Ubillos jauregitik abiatu zuten kalejira. Aurrez, hori bai, Iñaki Ostolaza herriko alkateak mozorro festa girotzeko Kubatik etorritako ordezkarien esku utzi zuen Zumaiako giltza. Jarraian, kalez kale ibili ziren herrigunean, esan bezala, Beheko Plazara iritsi arte. Bertan, Musika Eskolan musika, dantza edota antzerki eskolak jasotzen dituzten hainbat adinetako taldetxoek beren ikuskizuna eskaini zuten Torreberri eraikinaren atarian. Guztiek ere, euskal-kubatar erara.