Urtero legez, mozorro onenak saritu zituzten atzo. Haurren arteko mozorro lehiaketan 16 urtera artekoek parte hartu zuten, eta askotariko mozorroak ikusi ahal izan ziren. Beste behin ere irudimenak eta sorkuntzak mugarik ez dutela erakutsi zuten parte hartzaileek.
Bikotekako eta banakako kategorian, Alan Optimus mozorroarentzat izan zen saria. Munduko elur bolei eman zieten, bestalde, 0-8 urte arteko taldekakoa, eta Barbi boys taldeari 9-16 urte bitartekoa.