Film iberoamerikar onenaren Goya saria jaso duen 'La memoria infinita', gaur Aita Marin

Erredakzioa 2024ko ots. 12a, 13:53

Maite Alberdi txiletarrak alzheimerraren gaia jorratzen du gaur Aita Marin emango duten film honetan.

Alzheimerraren gaia landu du Maite Alberdi zinemagile txiletarrak gaur arratsaldean, 19:30etik aurrera, Aita Mari aretoan ikusi ahal izango den dokumental honetan. Augustok eta Paulinak 25 urte daramatzate elkarrekin. Alzheimerra diagnostikatu zioten Augustori duela zortzi urte, eta biak beldur dira ez ote duen Paulina ezagutuko.

Pasa den asteburuan emandako Goya sarietan, Film iberoamerikar onenaren saria jaso du La memoria infinitak. Ikuslegoaren saria ere jaso du Sundance zinema jaialdian.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide