Inkestan galdera berria: Inauterietan mozorrotzen al zara?

Juan Luis Romatet 2024ko otsailaren 13a

Inauteriak ospatu berri dira Zumaian. Festa hauetan mozorrotzen ote diren galdetu die Baleikek otsaileko inkestan.

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunarekin amaitu ziren atzo Inauteri jaietako ospakizunak Zumaian. Ostiraletik astelehenera bitartean izan dira jaiak herrian, eta makina bat herritar atera da mozorrotuta kaleetara. Horren harira, festa hauetan mozorrotzen ote diren galdetu die Baleikek herritarrei. Hemen dago oraindik ere inkestan parte hartzeko aukera.

Urtarrileko inkestan, berriz, urte berrirako asmorik izaten ote duten jakin nahi izan du Baleikek. Erantzun dutenen artean berdinketa izan da bi aukeraren artean: "Bai, baina ez ditut inoiz betetzen eta "Ez, nagoen bezala ondo nago" erantzunen artean, hain zuzen. Bi aukerek 17na boto jaso dituzte, %30a, hain zuzen. %22,5ek, berriz, "Bai, eta betetzen saiatzen naiz" aukera botatu dute, eta %17,5ek "Ez, ez naiz eta betetzeko gai izaten" erantzuna.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide