Emakumea eta erotikaren inguruko hitzaldia izango da bihar Emakumeon Etxean

Juan Luis Romatet 2024ko otsailaren 14a

Yoana Azpitarte Nevada psikologo eta sexologoaren hitzaldia otsailaren 15ean izango da, ostegunez, Emakumeon Etxean.

Emakumeak, bizi etapak eta desira faltak izeneko hitzaldia emango du Yoana Azpitarte Nevadak bihar, ostegunez, 18:30etik aurrera, Zumaiako Emakumeon Etxean. Saioa euskaraz izango da.

Antolatzaileek aurreratu dutenez, hizlaria galdera batzuk erantzuten saiatuko da: "Nola bizi naiz emakume gisa? Nola baldintzatzen naute agindu sozialek? Nola igarotzen ditut etapak, haien aldaketa eta zailtasunekin? Zer da erotika eta desio falta? Eta zer espero dut topaketa erotikoetatik?". Bizipen-tailer honen bidez galdera horiei guztiei erantzuten joango da "erotikaren ikuspegi zabalagoa eskainiz, leku atseginago batetik elkar ulertu eta topatzeko".

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide