Zumaiako bokalea dragatzen ari dira egunotan

Juan Luis Romatet

Dragatze lanak Zumaiako bokalean. (Gorka Zabaleta)

Zumaiako portuko sarreran pilatutako hondarra jasotzen ari dira draga baten bidez. Gero, Mutrikura, Saturraran ingurura eramaten dute.

Bihar goizean itsasoratuko da Balenciaga ontzioletan egindako Edda Goelo ontzia. Itsasorako bidea arazorik gabe izan dadin azken asteotan zenbait lan egin dituzte. Hala, pasa den astean defentsak jarri zituzten parolmuturrean. Horrez gain, egun hauetan dragatze lanak ari dira egiten bokalearen sarreran. Bertan pilatutako hondarra draga baten bidez ari dira ateratzen, eta gero Mutriku parean lagatzen ari dira, Saturraran hondartzaren parean, hain zuzen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide