Zumaiako Gazte Asanbladak antolatuta, santelmoetako gazte bazkaria egingo da apirilaren 6an, larunbatean. Egun horretarako txartelak eta kamisetak asteburu honetatik aurrera izango dira salgai. Hala, interesdunek otsailaren 16, 17, 18, 23, 24 eta 25ean eskuratu ahal izango dituzte, 19:00etatik 21:00etara bitartean, Estalapean.