Solasaldia egingo dute bihar Zumaian 'Utopien herri bira' topaketen barruan

Juan Luis Romatet

(Abya Yala Asociación Cultural)

Bakearen Aldeko Nazioarteko Brigadek eta Biolurrek eta Amillubi proiektuak antolatu dute saioa eta astelehenean egingo da, 18:00etatik aurrera Alondegiko Oxford aretoan. Lurraren, lurraldearen eta zaintza kolektiboaren defentsaren inguruan ariko dira.

Utopien herri bira ekimenaren barruko topaketa egingo da bihar arratsaldez Zumaian, Alondegiko Oxford aretoan. Saioa 18:00etan hasiko da. Bertan, Guatemalako, Mexikoko, Honduraseko, Kolonbiako eta Nikaraguako emakumeek hartuko dute parte.

Bakearen Aldeko Nazioarteko Brigadak eta Biolurrek eta Amillubi proiektuak antolatutako ekintza izango da biharkoa. Abya Yalako eta Euskal Herriko emakumeak bilduko dira bertan eta lurraren, lurraldearen eta zaintza kolektiboaren defentsa izango dute hizpide

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide