Zabaldu dute udalekuetako koordinatzailearen eta udazaintza zerbitzuko hezitzaileen postuak betetzeko hautaketa prozesua

Maria Maya Manterola

Argazkia: Zumaiako Udala.

Martxoaren 13ra bitarte eman ahal izango da izena bi deialdietan. Udaletxera bertara jo daiteke, edo eskaera telematikoki egin.

Udaleku irekietako begiraleen hautaketa prozesuaren oinarriak eta deialdia argitaratu ondotik, beste bi izen emate zabaldu ditu udalak: udalekuetako koordinatzailearena, batetik, eta udazaintza zerbitzuko hezitzaileena, bestetik. Bi eskaera horiek egiteko udaletxera bertara jo, edo eskaera telematikoki egin ahal izango da. Ondorengo helbidean topa daiteke informazio gehigarria. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide