Donostian jokatu da Gipuzkoako batel ligako laugarren jardunaldia

Juan Luis Romatet 2024ko otsailaren 19a

Zumaiako arraunlari gazteak lanean Urumea ibaian, ligako laugarren jardunaldian. (Telmo Deun A.E.)

Urumea ibaian aritu ziren lanean lurraldeko arraun elkarteetako ontziak, horien artean Telmo Deun arraun elkartekoak.

Gipuzkoako batel ligako laugarren jardunaldia jokatu zen atzo goizez. Donostiak hartu zuen jardunaldi hau, eta Urumea ibaian aritu ziren lanean lurraldeko arraun elkarteetako ontziak.

Bertan izan ziren Zumaiako Telmo Deun arraun elkarteko batelak. Emaitzei dagokionez, Zumaia hirugarren izan zen infantil neskatan eta laugarren promesa mutiletan. Promesa neskatan, berriz, Zumaia A zortzigarren izan zen, hamabigarren B ontzia eta hamabosgarren Zumaia C.

Datorren asteburuan jokatuko da ligako bosgarren jardunaldia. Tolosak hartuko du jardunaldi honen antolakuntza.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide