Iñaki Osa Goikoetxearen azken pilotakadak, irudietan

Juan Luis Romatet 2024ko otsailaren 19a

Ibilbide profesionalari amaiera eman zion atzo Iñaki Osa Goikoetxea puntista zumaiarrak atzo eguerdian Gernikan. Partidak eman zuena argazkitan jaso du hedabide honek.

Winter Series txapelketako final handiarekin bukatu du bere ibilbide profesionala Iñaki Osa Goikoetxea pilotari zumaiarrak. Lekerikarekin bikotea osatu du Osak txapelketa honetan, eta ezin izan du garaipena erdietsi azken lehia honetan. Hala ere, erraz ahaztuko ez dituen uneak bizi izan zituen atzo. Arnaitz Rubio Aprea argazkilariak jaso zituen bere kamerarekin une horiek.

Erlazionatuak

Kantxei agur, baina zesta puntari ez

Onintza Lete Arrieta 2024 ots 18 Kirola

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide