Zahartzaroaz eta zahartze prozesuaz jardungo du Mari Luz Esteban Galarzak ostegunean Zumaiako Emakumeon Etxean. Adineko emakumeak, zahartzaroa eta gorputza du izena hitzaldiak eta euskaraz emango du, 18:30ean hasita.
Hizlariak begirada adineko emakumeen gorputzean jarriko du, "zahartzaroaren ikuspegi idealizatutik urrun", baina, aldi berean, adin tarte horretan gertatzen diren eraldaketen "irakurketa negatibo edo tragikoa" ekidin nahiko du. Solasaldian zehar landuko dituen gaiak osasuna, gorputz irudia, sexualitatea eta politika izango dira.