KOBA Ogi Dendak bihar, osteguna, zabalduko ditu ateak. Amaia plazan, Ardantzabideko sarreran kokatutako okindegi berriko arduradunak azaldu duenenez, ogia erosteaz gain, beste aukera ugari eskainiko ditu Kobak: "Ogia erosi, kafea hartu edo eraman, izozkiak, gozokiak, eta etxerako behar diren azken ordukoak izango dira bertan, hala nola gatza, olioa, dilistak...
Bihar arratsaldeko 18:00etan egingo du inaugurazio nagusia Koba Ogi Dendak, eta lehen eguna zabalik ostiralean egingo du. Kobako arduradunak herritarrak inaugurazioan parte hartzera gonbidatu nahi ditu, eta ostiralean bertatik igarotzeko deia luzatu nahi du, "Koba eta bere produktuak ezagutzeko".