Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Handiak direlako, deigarriak, eta denda asko dituztelako. Azkenean, arropa eta produktu ugari dituztelako.
Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Alde batetik, interneten erostea erosoagoa da, produktu gehiago daude eta prezioa asko nabaritzen da.
Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Nire ustez ez.
Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Azkenean, lekuko merkataritza garrantzitsua da, herriko ekonomia hobetzen duelako.
Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?
Ez dakit erantzuten, ez dudalako herriko dendetan erosten. Horregatik, ez dakit zertan hobetu beharko duten.