Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Herriko tratua askoz hobeagoa da saltoki handietan baino"

Aritz Korta 2024ko ots. 1a, 09:49

Maider Otegi elkarrizketatu dugu Zumaiako merkataritzaren etorkizunaz duen iritzia jakitearren.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Bai, baina erakargarriak eta arriskutsuak dira. Erakargarriak dira produktu kantitatearengatik baina arriskutsuak herriko dendei afektatzeagatik.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Lehen esan dudan bezala askoz produktu gehiago daudelako, eta herriko dendei afektatu egiten diete.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Gehienbat herriko tratua askoz hobeagoa dela saltoki handietan baino eta produktuen kalitatea batzuetan hobeagoa ere.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Bai, herria bizirik egoteko abantaila on bat delako.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?
Nire ustez, merkataritza indartzeko denda gehiago jartzea herrian. Faltan botatzen dena gure garaiko herriko alaitasuna. Gehienbat, gure mentalidadea aldatu eta herriko dendei aprobetxamendu bat atera.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide