Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Bertako merkataritza indartzeko, bere produktua edo produktu on bat eduki beharko luke"

Asier Aizpurua Fernandez 2024ko ots. 1a, 09:52

Aitor Aizpuruari elkarrizketa hau egitea erabaki dugu, herritarrek Zumaia 2050ean nola irudikatzen duen jakiteko, bereziki herriko merkataritzari dagokionez.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak
Oso erakargarriak dira saltoki handiak, bertan produktu barietate handiagoa aurkitzen dugulako, prezioak merkeagoak izaten direlako, eta erostea askoz errazagoa delako; eta, batez ere, denbora aurreztu dezakezu saltoki handi horietan erosketak eginez.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Hemen konturatzen gara gero eta gehiago online erosiz, bi, hiru egunetan etxean daukazula produktua etxetik irten gabe eta, beno, zer abantaila du horrek bertako dendan erostearekin, Interneten barietate handia daukazula eta denda ezberdinak ahal dituzula ikusi sistema horren bidez.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Herriko komertzioak etxetik hurbil daude eta horrek indarra eta bereizketa badu, berehala ikusi ahalko duzu, ukitu ahalko duzu produktua, gainera bere prezioa hor ikusten duzu, eta produktua aurrean daukazu. Bestalde saltoki handietan erosteko herritik kanpo joan behar zara eta online salmentan ez duzu produktua ikusten, ez duzu sentitzen, hori da herriko dendek duten abantaila eta indarra.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Bai, beharrezkoa da, herriak beti onura ateratzen duelako, alde ekonomikoari, bere hazkundeari eta herriari zer ekarpen egiten dion. Horrek maila guztietan hazkundea ekartzen duelako eta herriko biztanleentzat ere ona baita.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Bertako merkataritza indartzeko, nire ustez, bere produktua edo produktu on bat eduki beharko luke, herriko biztanleak ikusi eta interesa izan dezaten, hori indartzeko gauza garrantzitsua izango litzateke. Faltan botatzen dut bezeroarekiko arreta falta hori, atseginago izan beharko luke, hobeagoa, eta hori da nire iritzia, nire ustez erneago egon beharko lirateke eta bezeroarengan karisma gehiago izan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide