Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Tokiko merkataritza beharrezkoa da, herriari ekonomikoki laguntzen digulako"

Brayan Ramos 2024ko ots. 1a, 09:55

Veronica Condori elkarrizketatu dugu, herriko merkataritzaz duen iritzia ezagutzeko.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Eskaintza oso onak daudelako.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Errazagoa delako eta abantaila delako etxera eramaten dizutela erositakoa.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Herriko merkataritza, saltoki handiak eta online samenta oso ezberdinak dira.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Bai, beharrezkoa da, herriari ekonomikoki laguntzen digulako.

 Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?
Bere produktuak bultzatu eta gehiago sustatu behar dira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide