Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?
Errazagoa delako, saltoki handi batean aukera handiagoa dugu eta prezioak ere merkeagoak dira.
Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Erosoagoa eta errazagoa delako, etxetik erosi daitekelako eta hurrengo egunerako edo 48 orduetan etxean dugulako eta ez gara etxetik mugitu behar erosketak egiteko. Abantaila nagusia guretzako da, herriko dendentzat ordea ez da oso ona.
Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Bai, gertuko tratua edo arazo bat baduzu beti daukazu norbait laguntzeko eta ez beste kasu batzuetan bezala deitu egin behar dugula arretako mugikorretara, baina zerbitzua oso zaila egoten da lortzeko.
Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Berez beharrezkoa da baina gizakiok desegiten ari gara aukera, merkataritza zentroetara joaten eta herriko merkatuetara gutxiago joaten.
Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?
Orain beharko genuena da herriko dendetan zertxobait gehiago erosten hastea jakinda prezioetan ez dagoela desberdintasun oso handia, eta aukera hori bultzatzea eta lortzea horrela jende gehiago herriko dendetan joateko erostera saltoki handietara joan izan baino.