Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak
Bai. Handiak direlako, denda mota desberdinak daude, baina kantitate desberdinetan. Prezioak ere oso desberdinak dira eta gauz bera erosteko aukera gehiago dago. Orduan, horrek egiten duena da, pertsonek interes gehiago edukitzea, herriko dendekin alderatuta.
Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Azkenean, supermerkatuetan erosten dugunean, barietate asko ditugu. Baina interneten erosterakoan kantitate eta barietateak handiagoak dira, denda gehiago dagoelako. Prezioak desberdinak daude eta kantitate handian. Edozer hartu dezakezu, edozer prezioetan eta modu azkarragoan. Zure etxetik mugitu gabe, gauzak edo produktu guztia iristen zaizkizu etxera. Tabletatik, ordenagailutik, mugikorraren bidez edo beste toki batetik.
Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Alde nagusiena da. Herri txikietan, Zumaia adibidez, supermerkatura joateko, ez gara urruti joan behar Donostiara ala Bilbora. Herri txikietako dendak herrikoak eta betikoak dira. Orduan badakigu zer dagoen, ez gara joan behar urrutira eta askotan erosoagoa da herrikoetako dendara joatea. Asko laguntzen digu eta gainera, 0km-ko produktuak ekartzen dituzte, janariez hitz egiten badugu. Barazkiak nagusi, horrek ere, asko laguntzen digu.
Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Nire ustez bada garrantzitsua, azkenean herrialdeei dirua ematen zaie eta ekonomia handitu egiten da, herria bizirik mantentzen da, jendea kalera atertzen dira erosketak egitera, arropa begiratzea, orduan jendea kalean dago, gauzak eta produktuak ikusten. Eta azkenean, horrek egiten duena da ekonomia handitu eta herriari laguntzen dio.
Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke
Azkenean, herriko dendak ezin dira lehiatu beste denda handiekin. Herriko dendetan barietate txikiagoa dago eta gauz oso mugatua da. Hala ere, ez nuke aldaketa handirik egingo, nire ustez dagoen bezala ondo dagoelako. Gehiago sustatu nuke, publizitate edo marketin aldetik, jendeak ikustea denda mota horiek daudela, eta zer saltzen den denda horretan. Azkenean, turistak etortzerakoan badakite nora joan, eta ez dira beste leku batera joan behar.