'Chlopi' film poloniarra emango du Ostarrenak gaur zine forumean

Juan Luis Romatet 2024ko otsailaren 22a

DK Welchman zinemagile poloniarra animaziozko teknikak eta milaka koadro erabili ditu filma osatzeko.

Chlopi film poloniarra ikusteko aukera izango da gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera, Ostarrena zine klubak antolatutako zine forum saioan. Emanaldia Aita Mari aretoan izango da, eta sarrerak leihatilan bertan erosi ahal izango dira, 5 euroan.

Animaziozko teknikak eta koadro kopuru harrigarria erabili ditu DK Welchman zine zuzendariak film hau osatzeko. Nekazari baten historia kontatzen du filmak. Jagna  baserritar aberats eta askoz zaharrago batekin ezkontzera behartua, Borynarekin, hain zuzen, nahiz eta bera bere semeaz maiteminduta egon, Anterekin. Denborarekin, Jagna baserritarren inbidia eta gorrotoaren objektu bihurtzen da, eta bere independentzia babesteko borrokatu behar du. Poloniako landazabalean girotuta, XIX. eta XX. mendeetako gailurrean, historiaren bira dramatikoak urtaro aldaketekin, landa eremuko lan gogorrarekin eta herriko jai tradizionalekin lotzen dira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide