Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Herriko merkataritzak beti gertutasuna eskainiko dizu"

Maddi Argoitia 2024ko ots. 1a, 10:06

Julene Cristobali elkarrizketa hau egitea erabaki dugu, herritarrek Zumaia 2050ean nola ikusten duten jakiteko, bereziki tokiko merkataritzaren gaiari dagokionez. 

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?
Saltoki handiak azkenean erakartzen dute eroslea bere prezioekin eta aktibitateak eta jartzen dituzte jendea erakartzeko eta horregatik dira hain erakargarriak saltoki handiak.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Normalean internet bidez erosten dugu prezioa merkeagoa delako.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Bai, normalean herriko merkatariak gertuagoak izaten dira eta ezagutu egiten zaituzte eta orduan badakite zuri zer produktu eskaini, zu ezagutzen bazaitu, herriko merkataritzak beti gertutasuna eskainiko dizu.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Bai, beharrezkoa da. Herriari bizia ematen diote herrietako dendek, beti kalean mugimendua egoten da dendetara joaten, eta bai, bizia ematen dio.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?
Nire ustez herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean, marketin kanpaina gehiago egin beharko lituzkete, prezio leihakorragoak edo publizitate gehiago egin, adibidez.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide