Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Askotan ez dugu denborarik dendara joateko eta online berehala eros dezakegu"

Maddi Zubizarreta 2024ko ots. 1a, 10:10

Olaia Narcisori elkarrizketa hau egitea erabaki dugu 2050.urtean Zumaia nola ikusten duen bere iritzia eman dezan, batez ere merkataritzari buruz.

Joera handia daukagu saltoki handeitan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak
Behar ditugun gauz guztiak bilatzen ditugulako denbora gutxi batean eta ez dugulako asko mugitu beharrik erosketa guztiak egiteko.

Interneten bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Egia esan orain arte ez dut beharrik izan internetetik erosteko, baina bai, egia da gero eta gehiago egiten dudala, askotan ez daukagu denborarik dendara joan ahal izateko eta segundu batean eros ditzakegu behar ditugun gauzak.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Bereizgarri bat, noski ba duela, herritarrekin harreman estuagoak eginez.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Noski beharrezkoa dela, askotan kanpora joaten gara erosketak egitera ,herri bertan aukerarik ez dugulako edo herri bertan askoz ere garestiago delako produktu hori. Baino beti ahalegintzen nahiz herrian bertan egitea erosketak. Herri mailan erosketa gehiago egingo bagenitu, bertan,saltoki gehiago irekiko zirela eta aukera gehiago edukiko genuke erosketak egiteko garaian, kanpora joatea erosketak egitea suposatzen du herriko saltokiak gutxinaka gutxinaka itxiaraztea.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke
Gaur egungo garaiekin, agian gauzak merkeago ipintzea, edo promozioak ipintzea, jendeari asko gustatzen zaizkio bezeroarekiko izaten diren detaileak, gaur egun ez dira denda askotan aurkitzen horrelako gauzak; nire ustez horrelako gauzak ipintzen dituztenean merkatariak, nahiz eta horrenbeste ez irabazi, jendeak herri bertan egiten ditu erosketak. Orduan nik uste dut aukera polita dela horrelako promozioak jartzea eta jendea gehiago geldituko litzateke herrian erosketak egiten.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide