Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Nik uste dut erakargarriena dela gauza asko batera daudela leku berean eta joera handia daukagu jende guztia nora joaten den hara joan nahi dugu denok.
Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Ez dugu etxetik mugitu beharrik, hori da abantaila nagusia merkeago edo garestiago ez dagoelako aldea. Gauza batzuk gehiago ordaintzen ditugu nahiz eta internetez ez erosi.
Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Bai, saltzen duenarekin duzun elkartasuna eta konfiantza, esaterako, erosi duzun hori bueltatzeko saltoki handira joan behar baldin baduzu berriro kotxea hartu behar duzu edo garraio publikoa eta haraino joan behar duzu aldatzera. Niri konfiantza gehiago ematen dit herriko saltokietan erosteak.
Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Herriari bizitza ematen dio, bestela herria hilda geratuko litzateke eta bakarrik izango litzake ostatu leku bat, bertan lo eta egiteko leku bat, eta horrela behintzat jendea dabil, ekonomia bultzatzen du, bestela jendea kanpora alde egiten hasi beharko luke baita ere eta gero eta jende gutxiago biziko litzateke herrian, horri denari eustea inportantea da.
Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Niretzat, Zumaian dagoeneko asko egiten da herriko merkataritzaren alde, nik uste merkataritza elkarteak eta udalak eta horrelakoak mugimendu asko egiten dituztela hori sustatzeko, baina hala ere gehiago ere egin daiteke, jendeari gogorarazi behar zaio gehienbat arrazoi ekonomikoengatik internetez erostea eta gogorazi behar zaie inbertsio bat dela epe luzera, beraien seme alabei zein herri utzi nahi dieten.