Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko,zergaitik dira ain erakargarriak?Denda aukera eta produktu ezberdinen barietateak leku batean erosteko ematen digun erraztasunak asko erakartzen du eta bertan dauden argiek, apaingarriek ere asko egiten dute.
Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergaitik? Zer abantaila du horrek herriko dendekin alderatuta?
Internet bidez duen erraztasun edo erakargarritasun handiena denbora oso laburrean etxean uzten dizutela behar duzun produktu hori, eta gainera daukazu merkatu guztia pantailaren aurrean.
Indargunerik edo bereizgarrik ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmetaren aldean?
Nik uste dut herriko dendariak baduela bere ekarpena. Bere iritzia emateko garaian, konfiantza edo saltzeko momentu horretan aholkua ematen duenean garrantzitsua iruditzen zait.
Zure iritziz herritako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Nahiz eta denok joaten garen online edo zentro handietara erostera, nik uste dut herrietako merkatua behar beharrezkoa dugula herriari bizitasuna ematen diolako, zergen bidez, ekonomia aldetik, eta argitasuna aldetik-edo bizitza gehiago ematen diolako herriari.
Zer egin daiteke heriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzu faltan, zer hobetu beharko litzateke?
Zer egin beharko litzatekeen ez dakit, lagundu egin behar zaien, baina erraza ez daukate saltoki handiekin, eta onlinen kontra berriz zer esanik ez; baina bai denok kontzientziatu beharko ginatekeela ahal den neurrian herriko dendei laguntzeaz erosketak bertan eginez.