Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Herriko dendetan erostea litzateke haiek indartzeko modua"

Salma Naciri 2024ko ots. 1a, 10:20

Gaur egungo merkataritzaz, erosketa guneez eta batez ere herriko denden egoeraz hitz egin dugu Mustapha Nacirirekin.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Aukera gehiago daudelako produktuetan eta denda ugari daudelako.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Bai, nire ustez askoz erosoagoa delako. Aurreko galderan bezala aukera gehiago daudelako uste dut.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Ez dut uste. Gehienbat herrietako dendak denda txikiak dira eta gehienak prezio altuak dituzte saltoki handiekin konparatuta.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Bai. Beharrezkoa da, horrela eskuragarri ditugu hainbat gauza urrutira joan gabe.  Beste herrietako jendea etor daiteke herriko dendetara.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke
Herriko dendetan erostea litzatzeke haiek indartzeko modu bat. Herrietan denda gehiago egotea hobeto izango litzateke.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide