Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Diru hori herrian gelditzen, herritarrentzat"

Aner Rodriguez Aizpuru 2024ko ots. 1a, 10:39

Miriam Aizpururi elkarrizketa hau egitea erabaki dugu, herritarrek Zumaia 2050en nola irudikatzen duten jakiteko, bereziki herriko merkataritza.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?
Joera handia dago saltoki handietan erosteko, gero eta gehiago. Erakarkarria da dena bertan dagoelako eta merkeago delako. Gainera, gaur egun presaka gabiltza, behin joan eta kitto, dena bertan eskura duzu.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Saltoki handien antzera, eta gainera oraindik eta erosoago. Gainera gaur egun ia pertsona guztiok mugikorra dugu eskura eta gure etxetik edo beste edozein lekutatik pantailan klikatu eta listo. Zeuk bakar bakarrik eta gainera etxera ekartzen dizute.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Bat baino gehiago. Gu ez gara ohartzen baina saltoki handietara joaten kutsatzen duguna eta kotxearen gasolinan gastatu duguna. Herriko denden abataila bat da ez duzula kotxea hartu beharrik, hau da, oinez joan zaitezke bertatik bertara  kutsatu gabe. Beste alde batetik herrian zaude eta herritarrekin komunikatu zaitezke, herriko ekonomia  sustatzeko eta herritik herriarentzako kontsumitzeko.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari? 
Alde batetik ekonomikoa esango nuke, kutsadura aldetik, eta gainera online erosten baduzu taila gaizki baduzu sekulako lana da berriro aldatzea. Denda batera joaten zarenean ez dago hainbeste co2 kutsadurarik eta herriari begira ekarpen ekonomikoa da, diru hori herrian gelditzen delako, herritarrentzat.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke
Ideia bat izan daiteke online eskariak izatea herriko denden produktuekin etxera ekartzea, dendak irekita mantentzeko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide