Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Saltoki handiak erakargarriak izateko planteatuta daude"

Danel Rodriguez Errazkin 2024ko ots. 1a, 10:43

Leire Errazkini elkarrizketa hau egitea erabaki dugu herritarrek Zumaian 2050ean nola irudikatzen duten herriko merkataritza jakiteko.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Nik uste dut saltoki handiak erakargarriak izateko planteatuta daudela, egia da erosotasuna ematen dutela: kotxea aparkatzeko arazorik ez duzu edukitzen, dena daukazu bertan; denda desberdinak, arropa, janaria… eta askotan hortxe sartzen zara eta hor pasatzen duzu eguna.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Dendetan aurkitzen ez duzuna Internet bidez aurki dezakezu, zerbaiten bila bazoaz,, adibidez aukera daukazu hor erosteko.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Niretzat bai, herriko merkataritzak ematen dizun konfiantza, askotan ezagunak dira. Aukera daukazu hartzeko gauza bat eta ez bazaizu gustatzen hurrengo egunean joan eta aldatzeko, denda handitan hori egitea zailagoa izaten da.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Nire ustez oso beharrezkoa da, gainera aspaldian denda txiki asko itxi egin dute eta pena ematen dit. Gainera izugarrizko aldea dago ikustea kale bat denda askorekin eta giroarekin, edo ikustea kale bat denda gehienak itxita eta girorik gabe.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?
Nik uste dut herritarrak gehiago saiatu behar direla bertako dendetan erosten eta ez saltoki handietan, azkenean diru hori herriko ekonomiara joaten da eta ez saltoki handietara.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide