Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?
Hainbat arrazoirengatik. Espazio berdinean denda ezberdin asko juntatzen direlako, gainera punta-puntako markak ere bertan daude, eta Inditex-ek adibidez dituen milaka marka horietan ere prezioak oso baxua direlako beste hainbat produktuekin alderatuta, eta guzti hori bateratuta erakargarri egiten du. Gainera ordutegi zabala eskaintzen dute eta,, aldi berean denbora pasa ugari.
Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Internet eskura daukagu denok eta, azken finean, erosketa klik bat eginez egiten dira. Interneten aukera zabala dago, mundu bat, eta orduro iristen zaizkigu eskaintzak, aukerak etabar. Guzti horrek atentzioa deitzen digu. Prezioak ere bere zerikusia du eta artikuluak edo erosten duzuna konparatu daiteke. Baina desabantaila ere aipatuko nuke. Askotan esaten dugu denbora aurrezten dugula, baina egia da hori begiratzen denbora asko pasatzen dugula eta itzultzeko ere, ez bazaizu gustatzen edo tamainarengatik bueltatzen duzunean, denbora galtzen da.
Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Bai badu, adibidez herriko saltokietan gertuko pertsonak daude eta gertutasuna eskaintzen dizute, kalitatezko produktu eta zerbitzua eskaintzen dizute edozein momentuan probatu ahal duzu, eta profesionalen laguntza duzu; eta, azkenean, asko balio duen zerbitzu hori eskaintzen dizute eta horrek egiten ditu ezberdin.
Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Bai, nik uste det behar beharrezkoa dela herriko merkataritza, herriari bizia ematen dio eta herritarren arteko harremanak sustatzen ditu bestalde herrian erosketak egitea herri aberatsago bat egiten du. Ekarpena, horixe, esandakoa, aberastasuna eta harreman ona.
Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?
Aspaldian gabiltza denok honi bueltaka baina ez du erantzun erraza. Erakargarriago egin beharko genuke, bonoak-eta daudenean funtzionatzen du, horrexegatik uste dut tarteka egun berezi bat jarri eta “gaur %20 merkeago” edo egun baten pixka bat jendearengana gerturatu eta gaur frutak jarriko ditugu deskontuan eta bihar arropa edo horrelako zerbait. Nik uste dut pixka bat Internet eta saltoki handien marketin hori ere aplikatu beharko genuela herriko merkataritzan.