Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Bai, nire ustez saltoki handietan erostea gero eta normalagoa da; eta erakargarriak dira, batez ere normalean bilatu nahi duzun guztia aurkitzen duzulako. Ez duzu ibili behar denda ezberdinetara joaten, bertan daude gauza guztiak.
Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Nik uste dut hau dela, batez ere, denboragatik. Lehen zerbait behar zenuenean, adibidez, arropa, normalean Donostiara joan behar zinen, eta arratsalde osoa hor pasatzen zenuen zure gustuko arropa bilatzen. Gaur egun, Internetez aukera askoz gehiago dauzkazu eta egia esan bi egunetan etxean izaten duzu eskatutakoa. Eta erreztasun eta aukera gehiago dagoelako, adibidez denda txiki batek ez dauka aukera marka bateko produktu denak ekartzeko, baina Interneten berriz aurkitzen dituzu eta gainera taila eta kolore guztiak.
Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Bai, nik uste dut indarguneak badauzkala, azkenean normalean dendaria ezaguna da eta harreman gehiago dago eta pertsonalizatuagoa da. Bestea, berriz, zuk ez dakizu non ari zaren erosten eta niri behintzat herrian erosteak ondo sentiarazten dit ,azkenean ezagun batek apostu hori egin duelako eta nik lagundu egin diodalako.
Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Bai, herriko merkataritzak bizitza ematen dio herriari, merkataritza gabe geldituko bagina herri arraroa izango litzateke. Bizitasuna ematen dio; azkenean, lokal guztiak hutsak, herri ilun bat izango litzateke.
Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?
Batez ere herritarrak saiatzea noizean behin herriko dendetan erosten. Instituzioetatik laguntzak eman beharko litzaieke, formakuntza ere ondo etorriko litzaieke, asko agian pixka bat zaharkituta gelditzen dira, gaur egun teknologiarekin dena oso azkar doa, eta pixka bat formakuntza emango nieke, adibidez, beraien artean laguntzeko plataformak sortzeko eta horrelakoak.
Batzutan denda batera joan eta, adibidez, taila ez daukate eta azkenean zer egiten duzu, ba etxera joan eta interneten begiratu, ea gustatu zaizun marka hori non saltzen duten. Iruditzen zait dendariak eduki beharko lituzkeela, eta baten bat etortzen bazaio produktu horren bila eta taila edo ez badauka kontaktuan jarri eta lortu, ez esatea ez daukagu eta bukatu da. Nik uste dut hor badaukatela hobetzeko tarte bat.