Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?
Leku horietan arropa oso merke saltzen dutelako.
Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Ez zarelako etxetik atera behar. Denda fisikoak itxi egiten dira.
Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Online erosten duzunean ez zara etxetik atera behar.
Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Bai, bestela herriak hutsa emango du.
Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Tratua, online erosten duzunean makina batekin hitz egiten duzu eta erosoago iruditzen zait pertsona batekin erostea.