Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Denda asko dituzulako eta barietate askoz handiagoa duzulako.
Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Interneten munduko edozer gauza eros dezakezulako.
Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Ez du abantailarik, horrela segitzen badugu herriko denda txikiak desagertu egingo dira.
Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Nire iritziz, ez da beharrezkoa ez bada janaridenda. Arropadendak ez dira beharrezkoak saltoki handiak egonda, arropa erosteko internet edo saltoki handiak hobeagoak dira.
Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?
Ezin da ezer egin, gutxinaka desagertzen joango dira.