Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Herriko dendek bere xarma dute"

Jule Mendizabal 2024ko ots. 1a, 11:02

Araitz Zubimendi elkarrizketatu dugu, Zumaiako merkataritzaren egoera eta etorkizuna nola ikusten duen jakiteko.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Leku berdinean gauza desberdin asko eros ditzakegu eta denbora gutxiagoan erosten ditugu behar ditugunak; aukera ere, gaur egun, zabalagoa da. Komodidade puntu hori du, adibidez, eguraldi txarra egiten badu, badu erakargarri puntu hori. Eta abantailak dituen bezala desabantailak ere baditu, jende asko dagoenean edo buruko mina duzunean agobiatu egiten zara…

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Gaur egun Internet oso aurreratuta dago eta bidalketak oso azkar egiten dizkizue, adibidez gaueko 10.00etan gogoratzen zara zerbait behar duzula, eskatu eta hurrengo egunean edo bi egunetara iristen zaizu. Txarra du ez duzula produktua ukitzen ez eta probatzen ere, eta agian bueltatu egin behar duzula. Gure herrian adibidez saltoki asko itxi egin dira orduan ez dugu dena eskuragarri.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Noski, gertutasun hori, sailtzaileak ezagutzen dituzu eta atentzio ona jasotzen duzu, aldaketak egiteko momentuan inoiz ez dago arazorik, herriko dendek bere xarma dute, kaletik ibili zerbait begiratu eta arratsalde edo goiz polit bat pasa dezakezu herrian bertan.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Noski beharrezkoa dela, azkenean herriari bizitza ematen dio, jendea dendetan dabilela kalean dabil elkarrekin hitz egiten eta ez tabernetan bakarrik, bizitza ematen dio, politago dago herria, eta ekonomikoki ere laguntzen du.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Askotan nik faltan botatzen dut aukera gutxiago dagoela, taila aldetik adibidez ekartzen dizue taila bakoitzeko bat bakarrik eta ez duzu zure taila aurkitzen.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide