Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Dena prestatuta dago kontsumo azkarrerako"

Julen Balenciaga Gomez 2024ko ots. 1a, 11:05

Patrizia Gomezi elkarrizketa bat egingo diogu, herriko merkataritzaren etorkizunaren inguruan.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Erosotasunagatik uste dut gehien bat, hau da, dena prestatuta dago kontsumo azkarrerako.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Komodidadearengaitik, prezioak, dirua aurrezteak, kotxearen gasolina aurreztea… Abantaila nire ustez da, edozein momentuan aukera duzula erosteko.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Ez, ez dute bereizgarririk, azken aldiz beste modu bat da merkataritzarako.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Bai, dudarik gabe. Herrialdean merkataritza baldin badago, mugimendu bat bezala emango dio. Azkenean, dendak ez baldin badaude irekita herria hilda bezala egongo da.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Zaila izango litzateke, baina uste dut zerbait erakargarria egin beharko zela. Adibidez: bonoak jarri… Egia esanda ez dut ezer botatzen faltan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide