Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Herriko dendan atentzio hobea daukazu eta konfiantza gehiagorekin erosten duzu"

June Ameztoi 2024ko ots. 1a, 11:07

Maitane Manzisidorri elkarrizketa hau egitea erabaki dugu, herritarrek Zumaia 2050ean nola irudikatzen duten jakiteko, bereziki herriko merkataritzari dagokionez.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak? Leku berdinean denetik erosteko aukera dagoelako, eta merkeago.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta? 
Errezagoa da eta aukera zabalagoa daukazu.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Herriko dendan atentzio hobea daukazu eta konfiantza gehiagorekin erosten duzu.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Bai, lanpostuak sortzen dituelako eta herriari bizitza ematen diolako.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Laguntza gehiago izatea denda txikiak mantentzeko eta gehiago irikitzeko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide