Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Aukera zabala eskaintzen dutelako eta toki bakar batean denda desberdinak ikusteko aukera daukazu; jatetxeak, tabernak, kafetegiak… dena bertan duzu eta bertan erosketak egiteko modua ere baduzu.
Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Etxetik, mugitu gabe erosketak egiteko aukera duzula, deskontu handiagoak egoten dira, arropa bueltatzen duzunean dirua bueltatzen dizute eta askoz erosoagoa da.
Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Tratu pertsonalizatua eskaintzen dizutela, adibidez.
Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Beharrezkoa da, izan ere, komertziorik ez balego herriak lotarako bakarrik izango lirateke eta horrez gain ere, herriko ekonomia pizten du.
Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Aukera zabalagoa eskaintzea, deskontuak egitea, produkturen bat bueltatzen duzunean dirua bueltatzea eta ez ematea bale-rik.