Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Herrian bertan lan egiteko aukera ematen digu tokiko merkataritzak"

Libe Aginagalde Aristi 2024ko ots. 1a, 11:13

Iñaki Aginagalde elkarrizketatzea erabaki dugu, herritarrek Zumaia 2050ean nola irudikatzen duten jakiteko, bereziki herriko merkataritzari dagokionez.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Erraztasunak ematen dizkigute, adibidez, kotxea aparkatzeko, erosketak egiteko aukera ezberdinak, aisialdirako guneak ere badituztelako…

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Erosoa egiten delako eta azkar, klik batekin erosi ahal dituzu produktuak. Baita ere, etxera beraiek ekartzen dizutelako erositakoa.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Bai, herriko merkataritzan bezeroarekiko harremana sendoagoa da eta aukera gehiago ematen dizkizu aukeratzeko momentuan edo  probatzerako momentuan.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Bai, oso beharrezkoa da, herriari zerbitzu bat emateko eta herrian bertan lan egiteko aukera ematen digulako.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Erakundeen partetik dendariei laguntzak eta erraztasunak ematea dendak irekita mantentzeko eta azokak eta horrelakoak bultzatzea jendeak parte har dezan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide