Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Beharrezkoa da herriko bizitza, herriari bizitza ematen diolako"

Peru Martin Aranzabal 2024ko ots. 1a, 11:19

Naroa Aranzabali elkarrizketa bat egitea erabaki dugu, Zumaia 2050 nola irudikatzen duten jakiteko, bereziki merkartaritzaren gaiari dagokionez.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?
Saltoki handitan erosten da gehienbat produktu desberdinak toki berdinean aurki ditzakezulako, denbora aurrera dezakezu, dena edo gauza gehienak saltoki horretan dituzulako.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Jendeak denbora falta duelako eta edozein momentutan ahal dutelako Internetetik erosi. Denbora gutxiago behar duzu erosketa horiek egiteko.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Bai, gertutasuna handiagoa delako.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Bai, herriari bizitza ematen dio.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Jendea kontzientziatzea izango litzateke lehenengo pausoa eta gero udaletxetik edo gobernutik ematen diren diru laguntzak, jendea konbentzitzeko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide