Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Denda bakoitzak bere gauza berezia du eta hori gabe herria ez zen ezer izango"

Baleike 2024ko ots. 1a, 12:03

Janire Gonzalez Etxabarriri elkarrizketa hau egitea erabaki dugu. Herritarrei Zumaia 2050ean nola irudikatzen duen jakiteko, bereziki herriko merkataritza gaiari dagokioenez.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Azkenean, herrian ez dauden denda mota asko daudelako, eta horrez gain, plan oso polita da familiarekin edo lagunekin arratsalde pasa joateko. Lehen esan dudan bezala herrian aurki ditzakegu denda sinpleagoak, baina saltoki handietan aurkitzen ditugu Zara, Pull&Bear, Primark, Mediamark… eta jateko moduan McDonalds, TacoBell, StarBucks… azkenean aukera askoz handiagoa herrian baino, kantitate gehiago dagoelako.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Oso erraza delako, azkenean jendea ez da etxetik mugitu behar, lanetik bueltatzen denean ordenagailu pizten du eta zuk nahi duzun erosketa egin dezakezu, bai janaria bai arropa. Gaur egun UberEats eta plataforma horietan etxera eramaten dizue dena. Jendea nekatuta dagoenean edozein momentutan eska dezake, aspertuta dagoenean, gaixo dagoenenan edo ez duelako etxetik atera behar. Gainera oso erakargarria da.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Herriko dendak bereziagoak dira, azkenean zure amonaren negozio bat izan daiteke, zure aitarena, lagun batena… Denda txikiak laguntzea oso ondo egoten da beraiek konturatzeko herrikoak lagundu egiten dugula.

Horrez gain, batez ere, ez du mundua kutsatzen, ez dugu gasolina gastatzen, azkenean ez dugu kotxea mugitzen, ondorioz dena hobeto da munduarentzat, jasangarriago, beste modu batera esanda.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Nire ustez beharrezkoa da, merkataritza asko edo merkatu askok bere berezitasuna ematen dio; adibidez, ostegunetan Zumaian merkatu bat egiten da, pintxopoteak herriko tabernetan, nik ustet merkatu bakoitzak bere gauza berezia duela eta herria gauza berezi horiek gabe ez zen ezer izango.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Zumaian adibidez ez dago UberEats edo Glovo edo gauza horietako asko, nik uste dut hori Zumaian faltan botatzen dela. Adibidez Zarautzen badago. Nik uste dut Zumaian alde horretatik pixka bat atzeratuta gaudela, baino bueno bestela ere ezin gara kexatu, denetik daukagu: adibidez, arropa, mugikorretako dendak, supermerkatu pilo bat, taberna pilo bat, jatetxe pilo bat, azazkalak egiteko lekuak, depilazio laserrak, ileapaindegiak… Nik uste dut Zumaia behintzat oso konpleto dagoela.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide