Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak? Saltoki handiak aterpean egoten dira eta dendak elkarren ondoan daudenez, errazagoa egiten zaigu denda batetik bestera joatea eta leku batean ez bazaigu gauza bat gustatzen beste denda batera joaten gara.
Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Internet bidez ahal duzu etxean erosi edozein momentutan libre zaudenean. Gainera, etxean zaudela bertara ekartzen dizute, etxetik mugitu gabe eta erraza da internetetik eskatzea.
Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Saltoki handien aldean, saltzailearen eta eroslearen arteko harremana askoz ere estuagoa edo gertuagokoa izaten da; eta interneten aldean, produktuak bertan ikus ditzakezu, probatu eta momentuan erosi edo ez erosi.
Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Bai, bertako merkataritza beharrezkoa da. Izan ere, badaude uneak bertatik pasa eta erosketak egin ahal izateko. Dendarik ez balego, herria hilik egongo litzateke. Poztasuna ematen dio herriari.
Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?
Nik uste dut, orain arte egiten den bezela ondo dagoela, bonoak atera, ouleta eta dendak kanpora ateratzen direnean nik uste dut horrek arrakasta izaten duela eta horrela segi.