Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Guk asko erosten dugu herrian, baina egia da erosketak Internet bidez egiten direnean erosoagoa dela"

Jon Garcia 2024ko ots. 1a, 12:13

Montse Sanchezeri elkarrizketa hau egitea erabaki dugu, jakiteko herritarrek Zumaia 2050an nola irudikatzen duten herriko merkataritza.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Beno, nik uste dut erakargarriak direla, denak leku berean daudelako, dendak elkarrengandik hurbil daudelako, eta aisialdiko aukera ere badaukagulako, zineak, baita tabernak ere. Jendeak erosketak egiten ditu, bai elikadurari dagokionez, bai arropari dagokionez.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Guk etxean asko erosten dugu herrian, baina egia da erosketak Internet bidez egiten direnean erosoagoa dela, dena begirada batean ikusten duzulako eta askoz erosoagoa delako, ez duzulako inora joan behar eta erraz ordaintzen duzulako.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Jakina, tokiko dendetan tratu pertsonala ematen da, normalean ezagutzen zaituen herriko jendea zara eta tratua hurbilagokoa da; saltoki handietan eta online merkatariek ez zaituzte ezagutzen, eta are gutxiago online dendan, makina batekin ari bazara.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Herriari beharrezkoa zaio, herrikoei lana ematen dielako eta herrian beste jarduera bat ikusten delako.

 Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Tokiko merkataritza indartzeko, nik uste dut gauza garrantzitsu bat alokairuak oso garestiak direla. Zumaiako erdigunean, adibidez, nahiko garestia da arropa edo elikadura denda txiki bat jartzen baduzu. Izan ere, noski, oso zaila da saltoki handiekin eta arrop edo elikadura denda handiekin lehiatzea, haiek prezioak merketu ditzaketelako, asko kostatzen delako, eta, beraz, nik uste dut tokiko merkataritzak laguntza batzuk behar dituela alokairuetan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide