Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Bai, hala da, nahiko erakargarriak dira saltoki hauek, eta gero eta gehiago dira; azkenean, beti izango da lehen aukera zerbait nahi izanez gero, izan ere, oso handiak dira eta ia denetik aurkitu dezakegu bertan, gainera prezioak ere askotan merkeenak izan ohi dira, beraien marka “zuria” badute batez ere. Nik uste oso erakargarriak direla eskaintzen duten zerbitzuengatik, produktu asko merke, hori da, zehazki, guztiek nahi dutena.
Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Nik ez dut asko erosten, baina egia da nahiko abantailatua dela erosketa modu hori, internet bidezko merkatuak oso zabalak dira, bertako dendetan aurkitu ezin diren produktuak erosi daitezke, gainera, denborarik ez baduzu ere ondo etortzen da, oso erraza eta azkarra da horrelako erosketak egitea. Azken urteetan dropshippinga oso modan jarri da konfinamentuaren ondorioz eta horrek oraindik eta denda gehiago ipini ditu internet-en zerbitzuetan, nik uste dut hurrengo urteetan herriko denda txikiak desagertzen joango direla, eta denda bakarrak supermerkatuak izango dira.
Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Bai, bertako merkataritzaren abantaila handiena, zalantzarik gabe, denbora da, hau da, esan nahi dudana da interneten erostean, egunak edota asteak igaro behar direla zure enkargua iristeko, herriko merkatuetan berriz momentuan eskatu eta momentuan hartzen duzu.
Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Nire ustez gaur egun beharrezkoa da, izan ere erosketa batzuk azkar egin behar dira, bai ala bai, eta ez dago interneten denda digitalik behar bezain azkar erosten dituztenak. Gainera herriaren identitatea mantentzeko beharrezkoa da, herri bat bisitatu ondoren turista gehienek lekuko txapa edo antzeko zebait eraman ohi dute, hori interneten bidez erostea ala bertan erostea ez da berdina.
Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Azkenean zaila da merkataritza mota hau denbora luzez mantentzea, herriko dendak ez dituzte saltoki handien baliabide berdinak eta horrek asko alderatzen du denda txikien aurka, ez zait ezer bururatzen egoera hau hobetzeko, azkenean internet bidezko erosketak hemen geratuko dira, hau izango da nahitaez merkataritzaren etorkizuna.