Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Tokiko saltokiek produktu aukera handitu beharko lukete"

Aitor Fuente 2024ko ots. 2a, 10:16

Arantxa gajateri elkarrizketatu dugu tokiko merkataritzaren egoeraz eta etorkizunaz hitzegiteko.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Produktu barietateagatik eta ordaintzeko erraztasunengatik izaten da normalean.

Internet bidez gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Batez ere prezioagatik eta erosotasunagatik, eta batez ere denbora aurrezteko izaten da ere.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoak al da? zergatik? zer ekarpen egiten dio herriari?
Bai, beharrezkoak dira, herriari dirua ematen diotelako eta herritarrei lana ematen dietelako, eta sozialki komunitate parte izatea da. Hara joaten  zara eta jendearekin harreman gehaiago daukazu.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? zer botatzen duzu faltan, zer hobetu beharko litzateke?Tokiko saltokiek produktu-aukera handitu beharko lukete. Haurren arropa dendak, jostailuak eta burdindegiak falta dira.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide