Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Denda ugari daudelako eta mota askotako erosketak egin daitezkeelako, tabernak badira bertan, zinema eta jatetxeak ere bai, familiarekin arratsalde edo egunpasa joateko egokiak direlako, batez ere eguraldi txarra egiten duen larunbatetan.
Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Batez ere erosotasunarengatik, nahi duzunean nahi duzuna erosteko aukera daukazulako zeure etxetik mugikor edo gailu batekin, oulet edo beherapenez ere baliatu zaitezkelako eta aukerak handiagoak direlako.
Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Gaur egun herriko dendak bat eginik daude lehen ez bezala eta merkatarien elkarteak ere sortu dira herrietan.
Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Bai, beharrezkoa da, dendarik gabeko herria, herri hila izango litzateke, nolabait esateko, dendek herria bizirik mantentzen laguntzen dutelako.
Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Herriko merkataritza indartzeko herrian gehiago erosi beharko litzateke eta saltoki handietan edo internet bidez ahalik eta gutxien erosi.