Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Herriko dendak beti dira pertsonalagoak"

Ariane Aguirre 2024ko ots. 2a, 10:22

Herriko merkataritzaren egoerari buruz herritarrek duten iritzia ezagutzeko elkarrizketa hau egin diogu Jaione Arriagari.

 

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Aukera gehiago daukagu, dena eskura dugu.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Etxera ekartzen dute, arropa neurri aukera gehiago, koloreak aukeratzerakoan ere aukera gehiago daude.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Herriko dendak beti dira pertsonalagoak; aldiz, zentro komertzialak edo saltoki handiak hotzagoak dira.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Herrian beti da garrantsitzua dendak edukitzea, aberastasuna, herriko jendea, herriari ematen dion turismoa…

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Herriko denda txikietan ez zen ezer hobetuko baina garrantsitzua izango zen herrietako dendak, jendea ugaritzen duelako, ekonomia ere mugitzen du.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide