Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Oso garrantzitsuak dira herriko dendak"

Axun Gomez 2024ko ots. 2a, 10:25

Asun Alberdiri elkarrizketa hau egitea erabaki dugu, herritarrek herriko merkataritzaren egoera nola baloratzen duten jakiteko.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Aukera gehiago daudelako eta gauza merkeagoak bilatzen ditugulako.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Produktu bat gustatzen bazait edo Interneten bilatu nahi badut, presiopean egon naiteke.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Bai, lehen esan bezala, aukera gehiago dago, eta bigarrena, prezioen diferentzia.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Bai,  oso garrantzitsua da herrian dendak egotea, zeren eta irekita baldin badaude kanpoko jendearentzat zenbat eta denbora gehiago, hobeto; orain, prezioen gaia begiratu egin behar litzateke.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Konpetibitate handia dago prezioen aldean. Adibidez, nik lau seme-alaba baditut eta guztira sei pertsona baldin bagara familian, nire lau seme-alabentzat bakoitzari zapatila pare bat erosi behar baldin baditut herrian erosi edo online erosi nahiko aldea dago prezioen artean. Hobetu beharko litzatekeena agian prezioen artean dauden desberdintasun horiek.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide