Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Saltoki handietan denda asko ditugulako leku berean, orduan, arratsalde batean edo egun batean denda askotan egotea duzulako.
Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Interneten produktu aukera gehiago daukagulako eskura, eta prezio aldetik normalean ere aukera gehiago ditugulako.
Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Normalean hurbiltasuna, zuri atenditzen dizun pertsonaren hurbiltasuna duzula eskuragarri.
Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Nire ustez beharrezkoa da. Bai pentsatzen det produktu batzuk hemendik aurrera gehiago interneten erosiko direla; aldiz, beste produktu batzuk herriko merkataritzan funtzionatzen dute.
Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Erantzuna ez da batere erraza, ezin duzu eduki internetek ematen duen eskaintza denda batean, eta internetek ematen dizuen prezio aniztasuna denda batean. Hori botako nuke faltan, baina hori ezin da lortu herriko denda batean.