Nolako herria: elkarrizketak 2024

"Herriko merkararitzak bizitza handia ematen dio herriari"

Karla Herrera 2024ko ots. 2a, 10:54

Maider Urbietari elkarrizketa hau egitea erabaki dugu, Zumaiako etorkizuneko merkataritzari buruz.

Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Oso erosoak dira, batez ere denbora gutxi daukazunean gauza asko egiteko aukera ematen dizute. Toki horietan, oro har, gauza asko aurkitzen dira eta gauza asko lortzen dituzu.

Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Lehendabiziko gauza esango nukeena da, etxeko goxotasunean, gauza asko ikusi ditzazkezula ordenagailuaren bitartez, eta gero etxean lasai probatzen dituzu erositako arropa edo produktuak, ikusten duzu etxean daukazun gauzekin alderatuta ondo gelditzen den, ez den gelditzen, koloreak, testurak… Eta gero, aldaketa sistema ere oso ona dute.

Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Bai, nik esango nuke herrietako merkataritza askoz ere hurbilagoa dela, oro har, saltzaileak ere askoz ere jarrera gozoagoa dute, ulergarriagoak dira, laguntzeko prest daude beti. etab. Beste gauza bat egia dena da, beraiek duten materiala edo produktuak, interneten eta saltoki handietan ikusten dugunarekin alderatuta, zerbait berezia dute, zerbait berria, originala edo politagoa daukate, beraz bai, badago desberdintasuna edo badaude bereizgarritasunak herriko merkataritzan.

Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Bai noski, begira, herriko merkataritzak bizitza handia ematen dio herriari, dendak irekita daudenean, beste alaitasun bat ikusten da herrian, beste bizitza bat arnasten da, oso giro polita bizitzen da. Eta aldiz, itxita daudenean, tristura bat bezala nabaritzen da, zerbait faltako balitz bezala, oso aberasgarria da herriko merkataritzak egiten duen lana herriarengatik.

Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?
Uf, a zer galdera, ba herriko merkataritzak, pentsatzen dut prezio konpetitiboak izan beharko lukete, hori oso garrantzitsua da. Beraien produktuak zerbait, berezia, desberdina… Saltoki handietan edo interneten bilatzen ez den zerbait eduki beharko lukete. Oso garrantzitsua da baita ere, norbaitek kotxea behar izanez gero, bai pisu handiko gauzak erosi behar dituelako, edo ezin duelako ibili edo izugarrizko presarekin dabielako, erreztasunak ipintzea, kotxea non aparkatu, eta ba beste laguntza batzuk bezala.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide