Joera handia daukagu saltoki handietan erosteko. Zergatik dira hain erakargarriak?Azken finean, aukera eta bariedade asko duzulako toki berean.
Internet bidez ere gero eta gehiago erosten dugu. Zergatik? Zer abantaila du horrek herriko dendan erostearekin alderatuta?
Erosotasunagatik azkenean, internet bidez erosten duzu eta etxera ekartzen dizute. Aukera gehiago dituzu eta bariedade gehiago.
Indargunerik edo bereizgarririk ba al du herriko merkataritzak saltoki handien edo online salmentaren aldean?
Azkenean gertutasuna, komertzioko nagusiak edo jabeak herrian ezagunak direlako.
Zure iritziz, herrietako merkataritza beharrezkoa al da? Zergatik? Zer ekarpen egiten dio herriari?
Bai. Ba herria bizirik mantentzeko. Bizitasuna ematen dio herriari, ekonomia suspertzen du, mugimendua ematen dio herriari, etab.
Zer egin daiteke herriko merkataritza indartzeko saltoki handien eta online salmentaren aurrean? Zer botatzen duzue faltan, zer hobetu beharko litzateke?Komertzioa bultzatu, denda berriak ireki, jendea kontzientziatu herrian erosteko. Aukera gehiago, hau da, komertzio gehiago eta bariedade gehiago.