'Patrick' animaziozko filma emango dute gaur arratsaldean Aita Marin

Juan Luis Romatet 2024ko otsailaren 25a

Euskaraz emango da filma, eta saioa 17:00etan hasiko da Aita Mari zinema aretoan.

Patrick animaziozko film kanadiarra ikusteko aukera izango dute haurrek gaur arratsaldez Aita Mari zinema aretoan. Saioa euskaraz izango da eta 17:00etan hasiko da. Sarrerak aurrez eros daitezke sarrerakzumaia.eus webgunean.

Sinopsia

Patrick izeneko hegal bakarreko tximeleta ausart eta maitagarri bat atoi batean ezkutatzen da bere bizitzako bidaia egiteko. Bere lagunik onenarekin, Marty izeneko beldarrarekin, eta Jenniferrekin, altuerari beldur dion tximeletarekin, ustekabeko heroi bihurtuko da. Baina, horretarako, bere beldur handienari aurre egin eta bere berezitasuna onartu beharko du zoritxarraren gainetik garaile ateratzeko, klima-ereduen aldaketen, gizakien eta mendeku bila dabiltzan hiru txori gaiztoen aurka borrokatzen den bitartean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide